We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Ametsen Noranzko Errealistie

from Biluztasunez Jantzita by ARIMA

/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €1 EUR  or more

     

about

2020ko udan grabatua Tolosako Bonberenea estudioan.

Grabaketa, nahasketa eta ekoizpena - Karlos Osinaga "Txap"

Masterizazioa - Jonan Ordorika

Abestia Paule Bilbaok konposatu du.

Letra Alex Uriartek idatzi du.

Argazkiak - Iosune de Goñi García

Diseinua eta maketazioa - Paule Bilbao eta Imanol Urizar

lyrics

AMETSEN NORANZKO ERREALISTIE

Ametsak noranzko oso errealistie hartu eban,
errealidadiek beregain eukitzen dabezan txar guztixekaz: inkonpresinoa, nahi beste txalo edo maitasun ez jasotie, fakturak...

Halabiherrak eta artiek bat eitten dabeen bidegurutzien, galdu eitten dala artistie: horixe ikesi eban.
Goiz baten, lorak eta zu baino ez zauziela, touché bikain bet, eta hurrengoan, ume danak eskeleto lehorrak direla.

Eta artez mozorrotute be, une batetik aurrera, eitten danak zerikusi gehixau dekola ekonomixe dan gurpil gupidarik bakoagaz, barrenetik ataratako benetako bizipozagaz baino.

Ta uztaileko astearte goiz bero baten, terapeutiek zera esan eutson: serotoninie zorixona da, adrenalinie zorixonan bilaketa urdurixe.

Serotoniniek bakie dakar, adrenaliniek gerrie. Beti azkarrei, beti altuei ibiltzeko biherrizen hori: deskonektaute, hegaz, galdute, arrotz.
Oin dala askotik,larreitik, ez dot ikusi nire lagun artistie. Nire barruko lagun artistie.

Ez deko denporarik niretzat, ezta beretzat be.

credits

from Biluztasunez Jantzita, released April 18, 2021
Arima gara:
Paule Bilbao: Gitarrak eta ahotsa
Josu González: Baxua eta oihuak
Gontzal Bilbao: Bateria

Letra: Alex Uriarte

license

all rights reserved

tags

about

ARIMA Bilbao, Spain

Bidai baten amaiera.

Metamorphosiaren bukaera. Ur sakon eta hotzetatik atera, eta eguzki izpiak sentitzea.

Aurrera egitea.

Distortsioa eta reberrak hiriko euriarekin nahastu eta hortik atera den kolore berezia da Beldurrez beste egitean.

Arima, Paule Bilbao (ahotsa eta gitarra); Gontzal Bilbao (bateria); Josu González (baxua) eta Josu Palacios (gitarra) gara.
... more

contact / help

Contact ARIMA

Streaming and
Download help

Report this track or account

If you like ARIMA, you may also like: